Exposito eta Lizeaga kanporatu egin dituzte

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 23a, 00:00

Pagazperen kontra 13-22 galdu zuten herenegun eta tanto bakarrarengatik ez dira finalerdietara sartu.

Hodei Exposito eta Markel Lizeaga Gipuzkoako Binakako Txapelketatik kanpo geratu dira  nagusien ohorezko mailan, ostegunean kiroldegian, 13-22 galdu eta gero Pagazpeko bikotearen aurka. C.D. Hernaniko bikotea tanto bakarrarengatik geratu da finalerdietara sailkatu gabe.

14 tanto nahikoak ziren, baina 13tik ez ziren pasa astigartar aurrelaria eta atzelari hernaniarra. Usurbilgo Pagazpe taldean Santxo eta Urruzolak jokatu zuten. Bien arteko aurreko partiduan 14-22 irabazi zuen Hernaniko bikoteak, baina orduan Merinok jokatu zuen aurrelari. Oraingoan, Santxorekin, usurbildarrak gehiago izan ziren eta aurrera pasa dira, nahiz eta sailkapenean garaipen eta porrot berdinak izan.

Bestetik, bihar 11:30etan kiroldegian, Iturbe eta Azpeitia kadeteek Azkue-Astigarragaren (Ilunpe) aurka jokatuko dute. Bikote hernaniarrak partidurik galdu gabe jarraitu nahi du eta multzoko lidergoan jarraitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!