Izenematea zabalik, eskalatzera joateko

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 22a, 00:00

Pio Barojara irteera antolatu du Hernaniko Gaztelekuak azaroaren 6rako, eta dagoeneko apuntatu daiteke.

Irteera berezia antolatu du Hernaniko Gaztelekuak, azaroaren 6rako: eskalatzera joango dira, Donostiako Pio Baroja kiroldegira. Egun horretan, anbulatorio­aren ondoko BU-11 autobusaren geltokian (G1 zena) jarri dute hitzordua, arratsaldeko 15:20etan, Pio Barojara joateko.

Ekintzan parte hartzeko, plazak mugatuak izango dira, eta joan nahi dutenek, izena eman beharko du­te aldez aurretik. Epea zabalik dago horretarako, azaroaren 2ra arte, eta Gaztelekuan bertan egin behar da. Parte hartzeko, ezinbestekoa da Gaztelekuko izenemate orria beteta izatea. Gainera, apuntatzeko momentuan, 5 euroko fidantza eraman beharko dute gazteek. Behin ekintza burututa, bueltatu egingo diete dirua, ekintzara joan direnei.

Eskalatzera joateko, arropa eta oinetako erosoak beharko dituztela aurreratu dute. Eta au­tobuserako, eraman beharko du­te bi bidai egiteko adina diru, edo Mugi txartela (joan-etorrirako diru nahikoarekin).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!