Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta, herritarren aurrera

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 22a, 00:00

Kike Riaño, Hernaniko Kaleratzeak Stopeko kidea, aurkezpenean.

Hitzaldia eskaini zuten asteartean, Biterin, Kaleratzeak Stop taldeko kideek; eta bertan aurkeztu zuten, Euskadin martxan jarri den ekimen legegilea: Baldintzarik Gabeko Oinarrizko Errenta eskatuko dute, eta sinadurak biltzen ari dira, 10.000 sinadura aberastasuna banatzeko lelopean. Igandera arte luzatuko da sinadura bilketa, eta egun horretan, Plaza Berrin jarriko dute mahaia, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!