Asier Arrizabalaga, Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun ehiza txikian

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 22a, 00:00

Asier Arrizabalaga (ezkerretik bigarrena), Euskadiko Txapelketan, kategoria ezberdinetako irabazleekin batera.

Txantxangorri elkarteko kideak bi txapelketak irabazi ditu urrian: hilaren 3an nagusitu zen Gipuzkoakoan, eta hilaren 10ean lortu zuen garaipena Euskadikoan.

Hernanira etorri dira, aurten, ehiza txikiko Gipuzkoako eta Euskadiko txapelak. Izan ere, balentria ederra borobildu du Asier Arrizabalagak, Txantxangorri elkarteko ehiztariak: ehiza txikiko bi txapelketak irabazi ditu berak, txakurrarekin.

Urriaren 3an jokatu zen aurrenekoa, Gipuzkoako Txapelketa, Arabako Zanbrana herrian, bertako gazteluko ehiza esparruan. Eta probintziako parte­hartzaile guztien artean, onena izan zen Arrizabalaga.

Baina hori nahikoa ez, eta Euskadikoan ere nagusitu zen Txantxangorriko ehiztaria, hurrengo asteburuan. Zanbranako gazteluan zeukan bigarren hitzordu hori ere, urriaren 10ean. 25 ehiztarik hartu zuten parte, probintzia bakoitzeko onenek; eta denetan onena izan zen Arrizabalaga, nabarmen gainera: 10 eper bota zituen berak, eta alde haundiarekin nagusitu zen, Ivan Bello bigarren sailkatu­aren eta Mikel Iturralde hirugarrenaren aurretik.

Bata bestearen segidan lortutako txapela horiekin, bere pal­mares oparoa haunditu du Arri­zabalagak, eta bere ehiztaria zoriondu nahi izan du Txan­txan­gorri elkarteak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!