Tokiko monetari buruz hitzaldia eta mahaingurua, etzi eta asteartean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 21a, 00:00

Bihar eta etzi izango dira Herri Burujabetza jardunaldiak, eta tokiko moneta jarriko dute erdigunean, beste hainbat gairekin batera.

Hernani Burujabe herri proiektuaren barruan, bihar hasiko dira Herri Burujabetza jardunaldiak. Iturolan izango dira gaiaren bueltan antolatutako hitzaldi eta mahainguru guztiak, eta bi egunez luzatuko dira: ostiralean eta larunbatean. Hainbat adar landuko dituzte saioetan. Horietako bat monetari buruzkoa izango da; larunbatean, hain justu. Moneta propioa gure etorkizuna izenburupean, tokiko monetari buruz arituko dira 11:00etatik 11:50etara. Hitzaldi horretan, Ekhilurreko kideek emango dituzte gaiari buruzko azalpen guztiak. Ordu bererako, beste bi ekintza antolatu dituzte: bata, basogintzari buruzkoa; eta bestea, berriz, telekomunikazioaren gainekoa. Lehenengoan parte hartuko Arturo Elosegi eta Lurgaia Fundazioak eta bigarrenean, aldiz, Xabier Igartua Loidi Oñatiko Udaleko sozioekonomia zinegotziak. Mahaingurua, asteartean Horrez gain, tokiko monetan gehiago sakontzeko, Hernani munduari begira zikloaren bueltan, Finantza etikoen inguruko esperientziak mahaingurua izango da urriaren 26an, datorren asteartean. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute horretarako hitzordua, Kulturarteko Plaza Feministan. 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!