Izena eman daiteke Bizilagunak egitasmoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 21a, 00:00

Azaroaren 14an elkartuko dira, berriz ere, mahai-zapi baten inguruan, Bizilagunak egitasmoko kideak. Inguruko herritarrak eta kulturak ezagutzeko aukera ezin hobea da, eta zabalik dago izena emateko epea. Familia edota dinamizatzaile gisa parte hartu daiteke. Hauxe dute apuntatzeko bidea: 943 32 18 11 telefono zenbakira deituta; edo, bestela, bizilagunak@sosracismo.eu helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!