Pala ikastaroak, ostiraletan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 21a, 00:00

Pala ikastaroak antolatu dituzte 2010ean eta 2011n jaiotako herritarrentzat. Saioak ostiraletan izango dira eta ordubeteko iraupena izango dute, 16:45etatik 17:45etara. Interesa dutenek, ostiralean Tilosetara bertaratzea besterik ez dute. Eguraldi txarra eginez gero, Elizatxon entrenatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!