Arrakasta, Demokrazia Komunalaren Nazioarteko Lehen Kongresuak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 21a, 00:00

Joan den astean izan zen, Donostian eta Hernanin, eta jendetza bertaratu zen antolatutako ekintza guztietara. 

Demokrazia Komunalaren Nazioarteko Lehen Kongresua izan zen joan den astean, lau egunetan. Donostian hasi zen egitaraua, asteazkenean. Ostiralean eta larunbatean, berriz, ekintzak Hernanin izan ziren. Jendetza bertaratu zen saioetara eta, azaldu dutenez, arrakastatsua izan da lehenengo kongresua.

Ostiralean, eguna hiru ataletan banatu zuten. Eguna hasteko, ponentziak eta kasu-ikerketak entzuteko aukera izan zuten herritarrek. Kurdistan eta Katalunian garatutako komunitate ereduak aurkeztu zituzten Biterin. Horrez gain, Reproducción de la vida eta Participación, resistencia y antagonismo hitzaldiak eskaini zituzten Iturolan eta Kulturarteko Plaza Feministan. Ondoren, elkarrizketen txanda heldu zen. Simon Vázquezek, Néstor Kohan, María Osorio eta Iñaki Gil de San Vicente elkarrizketatu zituen; Candela de la Vegak aldiz, Josefina Rocco Txefi eta Carlos Taiborekin hitz egin zuen. Bazkalostean, mahainguruak izan zituzten hainbat eragileren parte hartzearekin; besteak beste, Errekaleor, Comunidad de Lakabe, HalaBedi irratia, Traficantes de Sueños eta Astra. Guztira, 100 pertsona inguru gerturatu ziren bertara. Larunbatean ere mahainguruak izan ziren, eta azaldu dutenez, 90 herritar joan ziren ekintzara. Talde askok parte hartu zuten; besteak beste, Grup de Municipalisme de Seminario Taifa, Comunas de Venezuela, Autonomía Democratica del Kurdistán, BaGaBILTZA, Empresas recuperadas eta Okupazio eta ekoizpen proiektuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!