Aurten, Hernanin izango da Eskolarteko Mendi Lehiaketako Finalistaren Eguna

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 21a, 00:00
Mendiriz Mendik antolatu du aurtengo Eskolarteko Finalistaren Eguna.

Igandean, hilaren 24an, izango da mendi ibilaldia. Mendiriz Mendik antolatu du aurtengo edizioko egitaraua, eta goizeko 09:00etan abiatuko dira Atsegindegitik. Parte hartzeko, beharrezkoa da izena ematea, eta gaur da horretarako epemuga.

Igande honetan, urriaren 24an, izango da Eskolarteko Mendi Lehiaketako Finalistaren Eguna. Aurtengoa, 33garren edizioa, Hernanin izango da, Mendiriz Mendik antolatuta. Goi­zeko 09:00etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta mendi ibilaldia egin­go dute Osiñagan barrena. Gutxi gorabehera, txangoak bi orduko iraupena izango duela aurreikusi dute. Ondoren, sariak eta opariak banatu eta zozketatuko dituzte, lehiaketan parte hartu duten ikastetxeen artean.

Era berean, ibilaldian parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea, eta gaur da horretarako azken eguna. Interesa dutenek, Mendiriz Mendirekin harremanetan jarrita egin dezakete inskripzioa: telefonoz, 943 33 27 45; emailez, mendirizmendi@gmail.com; edo, bulegora bertaratuta, 20:00etik 21:00etara bitartean.

Finalistaren Eguna Gipuzkoako eskolamendizaletasunaren jaia izan ohi da, eta, bertan, Mendi Lehiaketako partehartzaile sailkatuei diplomak ematen zitzaizkien. Baina, pandemia medio, eskola-jarduerak bertan behera geratu zirenez, aurten ez dago finalistarik. Oraingo honetan, beraz, ekitaldiak balioko du Gipuzkoako gazteek mendi-ibilbide batean gozatzeko.

 

Mendizale Astea azaroaren 8tik 12ra bitartean izango da

Hurrengo hitzordua datorren hilabetean izango dute Mendiriz Mendikoek eta bailarako mendizaleek. Hain justu, Mendizale

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!