Pixka bat ezagutzen gaituenak badaki ordenatua izatearena ez dela gure abileziarik onena. Horregatik, esfortzu berezia egin dugu ekarri beharreko gauzen zerrenda egiten eta ondoren guzti hori gure zakutoetan ondo antolatzen.
Sarrera honetan gurekin eramango dugun guztia erakutsiko dizuegu xehetasun guztiekin. Gainera, artikulu hau prestatzeak gure burua antolatzen ere lagundu digu.
Guztira 12 bulto izango ditugu bizikletetan. Ura eta jana kontuan izan gabe 36 kg. Esperientziak eta herrialde bakoitzaren egoerak erakutsiko digu elikagaien erreserbak neurtzen.
Eramango dugunaren zerrenda oso luzea denez, dena batera bota beharrean, zakuto bakoitzean eramango duguna bereizi egingo dugu. Horretarako, argazki bana aterako dugu bulto bakoitzarentzat eta barruan joango den guztia kanpora ekarri.
Ikus dezakezuen moduan bulto bakoitzari zenbaki bat eman diogu eta bakoitzaren barruan azpimultzo ezberdinak aurkitzen dira zipper-etan gordeta ordena mantentzen laguntzeko. Hortxe gure etxearen tripak:
Behar izango dugun guztia gurekin dugu, ustez. Zakutoak betetakoan konturatu ginen benetan beharrezkoak diren gauzak oso gutxi direla. Astebete edo urtebeteko bidaiarako behar den materiala antzekoa da. Hala ere, zerbait falta dela sumatzen baduzue, abisatu mesedez!
Informazio asko artikulu baterako! Espero dugu norbaitek bizikleta bidaia bat egiteko gura badu lagungarri izatea. Hala ere, bidaiako esperientziak erakusten digunarekin joango gara aldaketak egiten eta informazioa eguneratzen!