'Arroz urez' liburuaren solasaldia, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 20a, 00:00

Mikel Antzaren Arroz urez liburua erdigunean jarrita, solasaldia izango da Biterin datorren astelehenean, hilaren 25ean, 19:00etan. Autoreaz gain, Onintza Odriozola EHUko irakaslea ere izango da bertan, moderatzaile-lanetan. Antzak kontakizun pertsonala egiten du liburuan, eta asteleheneko saioan, ETAri buruz bere lekukotasuna azalduko du. Sortuk antolatutako hitzaldi-solasaldia da eta, aurreratu dutenez, bertaratutakoek aukera izango dute ezagutzeko «Euskal Herrian azken bost hamarkadetako politika astindu duen mugimenduaren ikuspegi interesgarri bezain mamitsua».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!