Martxan gaurtik, Ttapa-ttapa egitasmoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 20a, 00:00

Ibilbide guztiak Atsegindegitik abiatuko dira 10:30etan.

Bueltan da, berriz ere, Ttapa-ttapa adinekoentzako egitasmoa, eta parte hartzeko deialdia luzatu diete herritarrei. Orain arte bezala, Atsegindegi izango da abiapuntua eta helmuga; eta 10:30etan hasiko dituzte ibilbide guztiak. Plazak mugatuak direnez, parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute aldez aurretik: 943 57 54 31 telefonora deituta (08:00-14:00); edo Biterin.

Denera, bost ibilbide zehaztu dituzte. Lehenengoa, Atsegindegin bertan izango da (125 metro). Bigarrenak, berriz, helburu izango du Atsegindegitik abiatzea, Urbietara joatea eta abiapuntura itzultzea (500 metro). Hirugarrenaren kasuan, Atsegindegitik abiatuta, hainbat kale eta txoko zeharkatuko dituzte: Nafar kalea, Zapa kalea, Andrekale, Plaza Berri eta Urbieta (650 metro). Laugarren ibilbidean, gurutzatuko dituzte Urbieta, Plaza Berri, Pana parkea, Zinkoenea eta Txirrita (865 metro). Azkenik, bosgarren ibilbidea izango da luzeena (1280 metro). Azken horretan, paseoa herriko txoko hauetatik luzatuko dute: Elkano, Urbieta, Plaza Berri, Atzieta, Goiz Eguzki, Atzieta, Plaza Berri eta Urbieta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!