Kontu kontari aritu ziren Arriatxun

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00

Arriatxu Eskolako ikasle ohiak, joan den astearteko bazkarian.

Joan den astearterako zuten hitzordua, Arriatxun, Arriatxu Eskolako ikasle izandakoek. Lagun mordoa bildu ziren bilera eta bazkaria egiteko, eta egun ederra izan zuten aspaldiko kontuak gogoratuz. «Kontu kontari ari ginen; eta, bazkal ostean, musika eta guzti izan genuen. Arratsaldera arte luzatu genuen topaketa eta batzuk afaltzen ere gelditu ziren», kontatu du bertaratu zen herritar batek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!