Bueltan, berriz ere, Züttik Elektrotxaranga

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00

Pandemiak galarazi egin zien elkartzea; baina, orain, indarberrituta eta ilusioz itzuli dira entseguetara.

Urtebete luzeko geldialdiaren ondoren, bueltan da, berriro ere, Züttik  Elektrotxaranga. 2019an sortu zuten Hernaniko eta Ordiziko 13 lagunek, eta, gaur egun, bueltan diren honetan, taldekide hernaniarrek soilik osatuko dute banda. Horren bueltan, eskerrak eman dizkiete taldea utzi dutenei, «plazera izan baita haiekin elkarlanean aritzea».

Erronka: abenduan jotzea

Pandemiak bete-betean oztopatu zuen taldearen jarduna; baina, orain, «indarberrituta eta ilusio haundiz» bueltatu dira entseguetara.

Adierazi dute zehaztutako erronka nagusia dela abenduan lehenengo kontzertua eskaintzea. Gainera, Gabonetan, Hernanin, sorpresaren bat egon daitekeela aurreratu dute taldekideek. Hala ere, momentuz, egutegian konfirmatutako lehenengo geldialdia Antiguoko gazte koadrilen bazkarian izango da, urtarrilaren 22an. 

Erlazionatuak

Bueltan, Züttik Elektrotxaranga

Kronika - Erredakzioa 2021 urr 19 Hernani

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!