Migrazinea bihar arratsaldean, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00

Zinearen eta migrazioaren bueltan, 'Retorno a Hansala' pelikula proiektatuko dute Biterin, 18:30etan hasita.

Amherrek antolatuta, duela bi aste eman zioten hasiera aurtengo Migrazineari. Zinea eta migrazioa uztartu dituzte ekimenean, eta, horren barruan, hainbat pelikula proiektatuko dituzte hilabete honetan.

Urriaren 13an, Paris a toda costa filma ikusteko aukera izan zuten bertaratu zirenek.  Bihar, berriz, egitarauko hirugarren zitan, Retorno a Hansala filma izango da. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute horretarako hitzordua, Biterin.

Chus Gutierrezek zuzendutako  ikus-entzunezkoa da, eta kontatzen du hamaika etorkin marokoarren istorioa. Gibraltarko itsasartea gurutzatzen saiatzen ari zirela, bizitza galdu eta gorpuak Rotako hondartzetan agertu ziren.  Kasua aztertu zutenek ikusi zuten mutilak herri berekoak zirela: Hansalakoak, hain justu. Zurrunbilo horren barruan, gertaera bi pertsonaien begietatik ikusita irudikatu du filmak: batetik, ezbeharrarekin negozioak egin nahi dituen Martin enpresaburuaren ikuspegitik;  eta, bestetik, hildakoetako baten arrebaren, Leilaren, ikuspegitik. Martin eta Leila, azken horren anaiaren gorpua bere sorterrira eramaten ahaleginduko dira, eta bidaia horretan esperientzia moral bizia biziko dute, beraien sinesmen guztiak birplanteatzera eramango dituena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!