Zapatisten egonaldia antolatzeko bilera gaur, Kulturarteko Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00

Europarako Bira Zapatista Euskal Herrira gerturatzen ari da. Azaroaren 6tik abenduaren 3ra bitartean egingo dute geldialdia Hernanin, Errekaleorren (Gasteiz) eta Artean (Bizkaia). Hernaniko egonaldia antolatzeko, herritar, eragile eta norbanako guztiei luzatu diete deialdia. Gaur egingo dute bilera, 16:30etan, Kulturarteko Plaza Feministan.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!