Formazio politikoaz eta haurren heziketaz mahaingurua, gaur

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00
Oinharri Eskolako kideak. Argazkia: Oinharri Eskola

Hitzaldi Bira egitarauaren barruan, Kulturarteko Plaza Feministan izango da, 18:00etan.

Oinharri Eskolak antolatuta, joan den asteartean hasi zen formakuntza politikoari buruzko nazioarteko esperientzien Hitzaldi Bira. Urriaren 22an amaituko dute egitaraua, eta, horren barruan, gaur, Plaza Feministan egingo dute geldialdia. Arratsaldeko 18:00etan hasita, Haurren heziketa eta formazio politikoa, Nazioarteko eta bertako esperientzien trukaketa mahaingurua eskainiko dute.

«Formakuntza politikoaz eta haurren heziketaz hausnartzera gonbidatu nahi dugu euskal jendartea», aipatu dute antolatzaileek. Gaurkoan, parte hartuko dute Jennifer Milagros Lamus Ramos eta Albanys Montilla Venezuelako militante komuneroek; Rosana Fernades  Brasilgo MSTko eta ENFFko kideak; eta Jamila El Abboudi Marokoko formakuntza eskolako kideak. Gainera, Kanika Aisialdiko taldeko ordezkariak eta Oinherri herri hezitzaileak sustatzeko elkarteko partaideak ere bertan izango dira.

Herritar guztiei luzatu diete gaurko hitzaldira bertaratzeko deialdia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!