Hiru garaipen eta bi porrot, Gipuzkoakoan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 19a, 00:00
Ekhine Balerdi hernaniarra.

Garaipenak lortu dituzte Balerdik eta Urienek, Iriondok eta Kerejetak, eta Garmendiak eta Minerrek.

Bost partidu jokatu dituzte palista hernaniarrek, joan den asteburuan, Gipuzkoako Txapel­ke­tan; eta horietatik, hiru ira­­ba­zi dituzte, eta bi galdu. 

Neska nagusietan, bigarren mai­lan, garaipena lortu zuten Ekhine Balerdik eta Ainhoa Urienek, Deban, Iruleak taldearen kontra (23-30). Eider Otaegik eta Eli Gutierrezek, ordea, ezin izan zuten Alegian, Intxurreko bikotearen kontra; eta partidu estuan, 30-28 galdu zuten.
Mutil nagusiek, berriz, Andoainen zeukaten bigarren mai­lako partidua, eta 25-13 galdu zu­ten, Gaztelekuren kontra. Eta neska jubenilek, azkenik, jokatutako biak irabazi zituzten: Maddi Iriondok eta Ane Kerejetak 17-30 irabazi zuten Villabonan, Behar Zanaren kontra; eta Laia Garmendia eta Irati Miner 13-30 nagusitu ziren Alegian, Intxurreren kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!