Semifinalak gaurtik, Tilos 7 Pasan txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 18a, 00:00

Ander Lizeaga, Tilos 7 Pasa txapelketan.

Gaur nesketan Mazizior eta Kerejetak, indarrak neurtuko dituzte, Onea eta Ekhiñeren aurka. 

Aste hau partiduz beteta dator, izan ere, segundako final laurdenak jokatuko dira eta herrikoi eta nesketan berriz semifinalekin hasiko dira. 
Gaur arratsaldeko 17:15etan,  Cisneros eta Elosegik, Joanex eta Larbururen aurka jokatuko dute. Irabazleak, asteazkenean jokatuko du herrikoietako semifinaletan, Amondarain eta Lujanbioren aurka. Arratsaldeko 18:00etan, Paulok eta Xubanek, Amaia eta Ander izango dituzte aurkari, eta jarraian, nesken semifinalak hasiko dira. Mazizior eta Kerejetak indarrak neurtuko dituzte, Oneka eta Ekhiñeren aurka.

Bihar, arratsaldeko 17:15etan, lehen mailako Aizpuru eta Dagerrek, Larralde eta Undaren aurka jokatuko dute eta garaipena lortzen duenak, semifinaletarako pasea lortuko du.  Jarraian, 18:00etan, Ruiz eta Urdanpilleta bikoteak, Agirre eta Manterola izango dituzte aurkari. Herrikoietako semifinalekin jarraituz, bihar arratsaldeko 19:00etan, Lujanbio eta Zabalegik jokatuko dute, Polaina eta Arregiren aurka, eta asteazkenean, atarian aipatu moduan, Amondarain eta Lujanbiok jokatuko dute, gaurko lehen partidua irabazten dutenen aurka. Nesken beste semifinal bat jokatu da etzi: Urien eta Ansotegi, Miren eta Marinaren aurka, 19:00etan.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!