Hitzaldia eta sinadura bilketa bihar, Kaleratzeak Stop plataformak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 18a, 00:00

Herri ekimen legegile bat jarri da abian Euskadin, eta honen xehetasunei buruz jardungo dute biharko hitzaldian. Sinadura bilketa bihar hasi eta igandean emango zaio amaiera. 

Gizarteak pairatzen dituen desberdintasunak «arinduko dituen» baldintzarik  gabeko oinarrizko errenta ezartzeko, Herri ekimen legegile bat jarri da abian Euskal Autonomia Erkidegoan. Ekimen honen informazioa helarazteko asmoarekin, hitzaldia antolatu du Hernaniko Kaleratzeak Stop plataformak, eta honekin batera, sinadura bilketa ere egingo da. Hitzaldia, bihar gauzatuko da arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Eta laguntza sinadura bilketa ere egun berean hasiko da, hau da, bihar. Hala ere, bilketa honek aste bete iraungo du eta igandean emango zaio amaiera. Plaza Berrin jarriko dute sinadurak biltzeko mahaia igandean bertan, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara bitartean. 

Hernaniko Kaleratzeak stop plataformak antolatu duen hitzaldian, hainbat gai jorratuko dira, hala nola, pobreziarekin amaitzeko tresnak, bizitza erdigunean jarriko da, lana banatu eta elkar banatzearen garrantzia, ondasunak banatzea eta modu jasangarriagoan bizitzeko aholkuak ere emango dira, besteak beste. Aipatutako herri ekimenari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, honako estekan sartuz lortu daiteke: oinarrizkoerrenta.eus.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!