PSE-EE «pozik», Santa Maria Magdalena Kabian sartu delako

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 17a, 00:00

Alderdi sozialistak, Hernaniko egoitzarako aurreikusita zegoen diruarekin, Florida auzoan herritarren arretarako udal bulego bat eratzea proposatu du. 

Hernaniko talde sozialista, pozik agertu da Hernaniko Santa Maria Magdalena egoitza Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikoetako Departamentuari atxikitako Kabian sartu delako, eta lasaitasun mezua helarazi nahi izan die, «erabiltzaileei ez ezik, familiei eta langileei ere, zerbitzuaren kalitateak ez duelako eragin txarra izango». 

Ricardo Crespo Hernaniko PSE-EEko bozeramaileak aditzera eman du, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2016an onartu zuela Kabia erakundean Gipuzkoako adinekoen egoitza guztiak sartzeko plana eta honakoa gaineratu du; «Sozialistok historikoki eskatzen genuen Gipuzkoako Aldundiak bere gain har zezala 16 udal-egoitzen kudeaketa eta defizita, 9 milioi euro baino gehiagokoa zena. 8 urte baino gehiagoz, Foru Aldundiak ez zuen bere gain hartu hirugarren adinekoen gaineko eskumena, eta zerbitzu hori udalak hartu behar izan zuen bere gain, eta horrek porrot ekonomiko handia eragin zien udalerriei» Zehazki, PSE-EEk azaldu du, Hernaniko egoitzaren defizita, 900.000 eurokoa dela. 

"Udak baliabideak libratu ahal izango ditu bizilagunen beharrei erantzuteko"



Horrez gain, diote, Hernaniko egoitza Kabian sartzean funtsezko aldaketa ekarriko duela finantzaketarako, «atsedena izango da Udalarentzat, Zaharren Egoitza horrek dakartzan gastuak gainetik kentzea ekarriko baitu. Horrela, Udalak baliabideak libratu ahal izango ditu bizilagunen beharrei erantzuteko».

Alderdi sozialistak dio, udalak epe luzerako udal programa bat bultzatzea proposatu duela; «nahi ez den bakardadea saihesteko, detektatzeko eta arintzeko. Hasiera batean, herentzia bat eman dion herritar baten testamentu solidarioari esker finantzatuko da, eskudirutan». 

Alderdi sozialistak, proposamena 
Azkenik, PSE-EEk proposatu du Hernaniko egoitzarako aurreikusia zegoen diruarekin, Florida auzoan herritarren arretarako udal bulego bat ezartzea; «horrela udal administrazio bizkorragoa eta praktikoagoa izatez gain, administrazio informazio eraginkorra eskainiko da, eta herriko bizilagunen beharrei erantzungo zaie».  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!