Txoko izan da Bakailu Asteko txapelduna

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 17a, 00:00

Txili tabernak bigarren postua lortu du eta Antziola tabernak hirugarrenari
eutsi dio.

Gaur amaituko da Hernaniko 2021eko Bakailu Astea. Hainbat izan dira parte hartu duten tabernak, baina haietako batzuk izan dira nagusitu direnak.

Lehenengo postua, Txoko tabernari egokitu zaio, bigarrena Txili tabernari, eta hirugarren postua Antziola tabernari eman diote.

Berriak Hernaniko ostalari eta merkatari elkarteak, esker hitzak luzatu nahi izan ditu, honakoa adieraziz: «eskerrik asko parte hartu duzuen taberna guztiei, eta Bakailu Astean pintxoak dastatzeko denbora hartu duzuen bezero guztiei, zuek gabe ez zen posible izango!».

Sariak, bihar goizeko 11:00etan banatuko dira saritutako tabernetan, ondorengo ordenean: lehenengo Antziolan, ondoren Txilin, eta azkenik Txoko tabernan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!