Angel Olaran hizlari, astelehenean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 16a, 00:00

19:00etan hasita, Tigrayk bizi duen krisi humanitarioaren berri emango du Olaranek, Hernani Wukrorekin elkarteak antolatuta.

Hernani Wukrorekin elkarteak antolatuta, hitzaldia eskainiko du Angel Olaranek, datorren astelehenean, Biterin. Arratsaldeko 19:00etan izango da, eta bertan, Tigrayk bizi duen krisi humanitarioaren berri emango du Olaranek, duela ia urtebete piztu zen gatazkaren ondorioz. Aditzera emango ditu, era berean, Wukroko herritarrek bizi dituzten egoerak, eta handik iritsi zaizkion azkeneko informazioak.

Izan ere, egoerak okerrera egin du Wukron; eta hemendik laguntza bidaltzea «beharrezkoa» dela nabarmendu du Hernani Wukrorekin elkarteak. Laguntza eman nahi duenak, el­karteko kontu korrontearen bidez egin dezake: ES62 2095 5041 1510 6167 4080 (Kutxabank).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!