Datorren asteazkenean bueltatuko da Ttapa-Ttapa, herriko kaleetara

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 16a, 00:00

2015eko apirilaren 23an egin zuen aurreneko bueltaxka, Ttapa-Ttapak.

Atsegindegitik abiatuko dira, goizeko 10:30etan. Izenematea zabalik dago: Biterin edo 943 57 54 31.

Urte eta erdiko etenaldi luzearen ondoren, bueltan da adineko hernaniar askorentzat asteroko zita fijoa izaten zena: datorren aste­azkenean bueltatuko da Ttapa-Tta­pa egitasmoa, herriko kaleetara. Ohi bezala, Atsegindegin jarriko dute hitzordua, goizeko 10:30etan. Eta bertan elkartuta, paseoan abiatuko dira, ibilbide ezberdinak egiteko.

Ibilbide osoan zehar, parte­hartzaileek lagun izango dituzte boluntarioak, Ttapa-Ttapako partaide diren elkarteetakoak.

Plaza kopuru mugatua, eta izena eman beharra

Pandemiaren aurreko dinamikari helduko diote berriro, eta asteazkenero elkartuko dira Tta­pa-Ttapa egitasmoaren eskutik. Baina bada nobedaderik, oraingoan: mugatua izango da partehartzaile kopurua. Horregatik, parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena: Biteri kultur etxean, edo 943 57 54 31 telefonora deituta (08:00etatik 14:00etara).

Dozenaka lagun elkartu ohi ziren asteroko bueltaxka egiteko, eta gogotsu izango dira, berriro ere martxa hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!