Suharri Rodriguez 'Paolla'k Urrezko Ligako finala jokatuko du

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 16a, 00:00

Nafarroa Oinezen egitarauaren barruan, bihar lehiatuko dira, Lizarran, Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Ibai Soroa eta Hodei Ezpeleta.

Suharri Rodriguez 'Paolla'k Urrezko Aizkolarien Txapeldunen Ligako finala jokatuko du bihar, 12:00etan hasita, Lizarran, Nafarroa Oinez ekitaldiaren baitan.


Aizkolari hernaniarrak hiru aurkari izango ditu, azkenaldian askotan ikusten dituenak aurrez aurre: Jokin Urretabizkaia 'Basozabal', Ibai Soroa eta Hodei Ezpeleta. Remontival pelotalekuan elkartuko dira. 


Joan den urtean ez zen finalik izan, pandemiaren eraginez, eta aurten berriz antolatu da txapelketa berezi hau. Aizkolari haundiek jantzi dute txapela, baina joan den urtean aizkolariek sortutako elkartea dela eta, Urrezko Aizkolarien txapelketan aizkolari onenek ez dute izena eman. Hala ere, behetik gora datozen aizkolarientzat aukera ezin hobea da eta Paollak ez du aukera hori pasatzen utzi nahi. 


Denboraldi ikaragarri ona ari da egiten. Txapelak irabazi ditu eta final garrantzitsuak jokatu ditu. Biharkoa irabaziz gero, bere izena Donato Larretxea, Jon Rekondo, Larrañaga, Vicente, Atutxa, Nazabal... bezalako aizkolarien ondoan jarriko luke eta hori benetan da esanguratsua. 


Udan zehar erakutsi du maila oso onean ari dela eta irabazteko faboritoa izan daitekeela hernaniarra

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!