Jose Manuel Gorostegi. Podologia
Udara bukatu ondoren, aldaketa batzuk sortuko dira gure bizitzako erritmoan, eta horrek eragina izango du gure oinen osasunean.
Aldaketa garrantzitsuena oinetakoetan izango da, udaran arin eta irekiagoak erabili baititugu. Ziurrenik, ordu gehiago pasa ditugu oinutsik, eta oinak eroso eta zabal ibiltzen ohitu dira.
Marruskadurak eta estutasunak sortuko dira oinetako itxiak eta galtzerdiak berriz ere janzten ditugunean. Kontsultan ikusten ditugun arazo arruntenak izaten dira azazkaletan, hatz lodietan batez ere, konpresioak, kolpeak edo iskin haragian sartuak.
Errutinara bueltarekin, presa eta estresa itzuliko dira ere. Lanposturaren arabera, zutik edo eserita denbora gehiago eta gehiegi pasatuko dugu, eta, horrenbestez, eguneko azken orduetan, batez ere, oinetako mina eta nekea nabarmenagoak izango dira.
Udaran, esposizio handiagoa izan dugu eguzkiarekiko, hezetasunarekiko eta oxogenoarekiko. Horregatik, orpoak lehorragoak eta pitzatuagoak aurkitzea ohikoena izango da. Eguzki-erredurak izatea ez da harritzekoa izango; baina, onddoen kutsadurak azalean eta azazkaletan aurkitzea arazo nagusiak izaten dira lehenengo hilabetetan.
Podologoarengana bisita oinarri gisa hartuta, gogortasunak eta kailuak kentzeko, azazkalen arazoak zuzendu edo onddoen infekzioak zaintzeko, ezinbestekoa izaten da hidratazio errutina zorrotza eta zehatza hastea, bakoitzak bere etxean, oinak aldaketa horien ondorioari aurre egiteko.