Martxan da, berriro ere, Doberak antolatutako Mintzalaguna egitasmoa

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 14a, 00:00

Egitasmoan izena emateko hainbat aukera daude: Doberaren bulegora bertaratuta, dobera@dobera.eus helbide elektronikora idatzita, edota telefonoz deituta, 943 33 24 99 edo 662 406 692 zenbakietara.

Ikasturte hasierarekin batera,   martxan da Dobera Euskara Elkarteak antolatzen duen Mintzalaguna egitasmoa, berriro ere. Mintzalaguna, euskeraz mintzapraktika egiteko egitasmoa da. Programa bat, euskeraz aritzeko elkartzen dituena euskeraz hitz egin ohi duten pertsonak, eta euskeraz egin nahi dutenak.

Partehartzaileen artean, talde txikiak egiten  dira, eta astean behin, ordubetez beraien aisialdi garaian elkartuko dira: paseoan, kafe bat hartzen, parkean... «euskeraz aritzeko eta bizitzeko», nabarmendu nahi izan dute elkartetik.


Bi modutara hartu daiteke parte: alde batetik, euskera praktikatuz; eta bestetik, euskera praktikatzen lagunduta. Hori kontutan izanik, parte hartzeko, bi baldintza bete behar dira: lehena, euskeraz komunikatzeko gutxieneko maila izatea, eta bigarrena, astean ordubetez elkartzeko prest egotea.

Talde txikien saioez gain, harreman sarea haunditzeko helburuarekin, partehartzaile guztiek elkarrekin egiteko jarduerak antolatzen ditu Doberak; hala nola, mintzapoteoa, bisita gidatuak, telebistako saioa ikustera joan, ikasturte amaierako meriendatxoa...

Egitasmoan izena eman nahi dutenak talde batean edo bestean sartzeaz Doberako dinamizatzaileak arduratzen dira, eta taldeko partaideen ordutegiak, gustuak, afizioak edota euskara maila hartzen ditu kontuan.

Egitasmoan izena emateko, hainbat bide daude: Doberaren bulegora bertaratu (Larramendi 11, behea); dobera@dobera.eus helbide elektronikora idatzi; edo telefonoz deitu, 943 33 27 99 edo 662 406 692 zenbakietara.

Laguntzaileen bila

Hori horrela, euskeraz dakiten herritarrak behar ditu Doberak, saioetan laguntzaile gisa aritzeko: «astean ordubete eskaintzea nahikoa izaten da, eta ez da behar inolako maila teknikorik. Euskeraz jakitea eta besteekin elkarbanatzeko gogoa izatea, bes­­terik ez», adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!