Gaurtik aurrera, Hernaniko Udaleko izapideak hitzordurik gabe egin daitezke

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 13a, 00:00
Gaurtik aurrera Udaleko izapideak inolako hitzordurik gabe egin daitezke.

Udaletxean dauden zerbitzuetako arreta ordutegia honakoa da: egunero goizeko 08:00etatik 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan arratsaldeko 19:00ak arte. 

Iazko martxoan etxeko konfinamendua ezarri zen, osasun krisia zela eta, udaletxea itxita egon zen, eta 2020ko maiatzean ireki zituen berriro ateak. Irekiera «progresiboa» izan zen, osasun egoerak ahalbidetzen zuenaren baitan eta beti ere, segurtasun neurriak betez. Hasiera batean gainera, HHZ bulegoa ireki zen hitzorduen bitartez arreta presentziala eskaintze aldera. 

Gerora ere, Udal sailetan «hasi ziren herritarrak artatzen hitzorduen bidez, baita Udalak dituen beste eraikinetan ere». Hori horrela, apurka bere garaian hartutako neurriak egoera berrira egokitzen joan ziren, beti «osasun neurriak errespetatuz». 

Gaur egungo egoera kontutan izanik eta «herritarren beharrak hobeto asetzeko asmoz», pandemia aurreko egoerara itzultzea erabaki du Hernaniko Udalak. Hortaz, gaurtik aurrera, Herritarren Harrera Zerbitzuko eta udaletxean bertan dauden beste sailetako izapideak, hitzordurik gabe egiteko aukera dago. 
Udaletxean dauden zerbitzuetako aurrez aurreko arreta ordutegia honakoa izango da: egunero goizeko 08:00etatik, eguerdiko 14:00etara, eta astearte eta ostegunetan, goizeko 08:00etatik, arratsaldeko 19:00ak arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!