KZguneak, 2021eko formakuntza saioak eskainiko ditu herritarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 12a, 00:00

Informazio gehiago nahi izanez gero,  kzgunea.eus webgunean edo 943 02 36 50 telefonora deituta lortu daiteke. 

Makina bat formakuntza eskainiko ditu KZguneak herritarrentzat, eta hainbat kategoria bereizi dituzte. Gainera formakuntzak izan daitezke: aurrez aurrekoak, bideokonferentziak, tutoretzak, urrunekoak eta zuzeneko hitzaldiak. 

KZguneak, bi formakuntza ibilbide eskainiko ditu, alde batetik, ordenagailua, eta bestetik gailu mugikorra. 

Bi arlo hauetan, oinarrizko formakuntza bat emango da. Ordenagailuaren kasuan, hau erabiltzen hasteko hainbat aholku emango dira, eta Interneta erabiltzeko oinarrizko tresnak ikasiko dira. Gailu mugikorrari dagokionez ere, oinarrizko formakuntza bat emango da, bai smartphonekin, zein tabletekin. 
Ordenagailuarekin, bideoak editatzeko zertzeladak ikasteko aukera egongo da, eta horrez gain, LibreOffice eta Google nola erabili erakutsiko da. Gailu mugikorretan, mezularitza eta bideokonferentziak erabiltzen ikasteko aukera egongo da, eta bideo zein irudiak editatzeko formakuntzak emango ditu KZguneak. Bi arloetan, produktibitatearen inguruko formakuntza ere eskainiko da. 

Gogoratu, informazio gehiago nahi izanez gero, kzgunea.eus webgunean sartu edo deitu telefono honetara: 943 02 36 50. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!