Hasi dituzte obrak, Madalena kalean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 11a, 00:00

Madalena kaleko lurra altxa dute dagoeneko, eta pasabide bat utzi dute oinezkoentzat, alde batean.

Kalea errehabilitatzeko lanak martxan dira, eta bi hilabeteko iraupena izango dute. 1 eta 7 atarien arteko zatia berrurbanizatuko dute.

Martxan dira Madalena kalea errehabilitatzeko lanak, Lizeaga auzoan. Urriarekin batera ekin diete lanei, eta bi hilabete inguruko iraupena izango dute, Hernaniko Udalak Gibelalde Auzo Elkarteari jakinarazi dionez.

Madalena kaleko 1 eta 7 atarien artean ari dira obrak egiten, eta kale zati hori «erabat» berrurbanizatuko dute: hoditeria osoa berrituko dute, zabaldu egingo dute oinezkoen pasabidea, eta kaleko argiak zein lorategietako landaredia ere aldatuko dituzte, Gibelaldek aditzera eman duenez.

Dagoeneko altxa dute lurra, eta pasabide bat utzi dute oinezkoentzat, kalea zeharkatzeko zein bertako portaletara iritsi ahal izateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!