Epea astebete luzatuta, nerabeen ikastaroetarako

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 11a, 00:00

Nerabeentzako bi ikastaro antolatu ditu Gazteria Sailak, urritik abendura: Gorputz adierazpena, Karla Ferreñoren eskutik; eta Ezinezko bidaien koadernoa marrazketa tailerra, Jon Arangurenekin. Nerabe gutxik izena eman dutela eta, astebete luzatu dute epea, datorren ostiralera arte; eta izena emateko beste bide bat eskaini dute: Whatsappez egin daiteke, 605 715 607 telefonora idatzita; edo labur.eus/uAuLj helbideko formularioa bete. Epea luzatu dutela eta, astebete beranduago hasiko da Gorputz adierazpena ikastaroa: gaur beharrean, urriaren 18an. Astelehenetan izango dira saioak, arratsaldeko 17:00etatik 18:30etara. Marrazketa tailerra, berriz, asteazkenetan izango da, 17:00etatik 19:00etara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!