Otsagabiatik Isabara egingo du irteera Mendiriz Mendik igandean, Finalistaren Egunaren atarian

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 11a, 00:00

GR-11 ibilbidearen zati bat egingo dute, eta izenematea zabalik dago: astelehen, ostegun edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara bulegoan.

Ekintzaz betetako asteak izango dira datozenak, Mendiriz Mendirentzat. Eta horiei hasiera emateko, gozatzeko moduko irteera egingo dute Pirineoetan, datorren igandean: Otsagabiatik Isabara joango dira, GR-11 ibilbidearen zati bat osatuz. Horretarako, goizeko 07:00etan abiatuko dira Atsegindegitik. Norberak eraman beharko du bazkaria motxilan, bidean bazkalduko baitute; eta baita ura ere, ibilbide osoan ez baitago ia urik, jakinarazi dutenez.

Izenematea zabalik dago, ostiralera arte. Bulegoan (Iturregi plaza) egin behar da, astelehen, ostegun edo ostiralean, iluntzeko 20:00etatik 21:00etara. 12 euro dira bazkideentzat, eta 15 euro bazkide ez direnentzat.

Eskola Mendiko Finalistaren Eguna, urriaren 24an Hernanin

Hurrengo hitzordua, astebete be­randuago izango dute, urriaren 24an. Izan ere, Eskolarteko Mendi Lehiaketaren Finalistaren Eguna ospatuko dute, eta Her­nanin izango da aurtengoa, Mendiriz Mendik antolatuta. Goi­zeko 09:00etan Atsegindegi­tik abiatuta, mendi ibilaldia egin­go dute, Osiñagan barrena. Eta ondoren, sariak eta opariak banatu eta zozketatuko dituzte, lehiaketan parte hartu duten ikastetxeen artean.

Eta hilabete exkax barru, urteroko zita batekin izango da bueltan Mendiriz Mendi: azaro­aren 8tik 12ra ospatuko du Mendizale Astea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!