2021/10/21 19:30

Musika

Basabi taldearen kontzertua

Basabi taldearen kontzertua
Biteri, Hernani

Musika klasikoa eta txalaparta bere ohiko eremuetatik kanpo zabaltzen ditu Basabi taldeak, esperimentazioa bere ikuskizunen ardatz bihurtuz. Modu honetan, taldeak hizkuntza propioa sortzen du, etiketa eta mugetatik aldenduz. Kontzertu honetan, Kronos izeneko lehen diskoa aurkeztuko du. Obra soila da, minimalista, eta harrizko txalaparta da protagonista nagusia. Bertan, soinu-baliabide guztiak erabiltzen ditu taldeak, zineman inspiratutako konposizio minimalisten bidez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!