Zubiak zubi, makina bat herritar ibili ziren postuz postu

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 10a, 00:00
Adin guztietako bisitariak izan zituen Bigarren Eskuko Azokak, atzokoan ere.

Lau eguneko oporraldi laburraren hasiera zen atzokoa, herritar askorentzat; eta ez dira gutxi izango, kanpora bidaiatxo bat egiteko aprobetxatu dutenak. Baina, zubiak zubi, ez ziren gutxi izan, atzokoan Hernaniko kaleetan zebiltzanak, eta hileko bigarren larunbateko azokak bisitatzeko aprobetxatu zutenak. Izan ere, Bigarren Eskuko Azoka jarri zuten Urbieta kalean, ohi bezala; eta Behemendiko Azoka Ibiltariak hartu zuen Plaza Berri. Eta makina bat herritar ibili ziren postuz postu, bigarren eskuko liburu, jostailu, tresna edota arropa interesgarrien bila, batean; eta bertako produktu goxoak erosteko asmoz, bestean. Azaroan izango dute hurrengo hitzordua, bi azokek.

Bertako produktuak erostera gerturatu ziren herritarrak, Behemendiren azokara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!