Azkeneko plazak AEKn, euskera ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 10a, 00:00

Hasi du ikasturtea, Hernaniko AEK euskaltegiak; baina jakinarazi duenez, oraindik badago lekua, zenbait taldetan. Hasiera mailan, hiru taldetan: astearte-as­teazken-ostegun 09:30-11:30; astelehen-astearte-asteazken 09:15-11:15; eta astelehen-aste­arte-asteazken 14:30-16:30. C1 mailako azterketa prestatzeko, berriz, aukera dago astelehen eta asteazkenetan 16:45etatik 19:15etara biltzen den taldean. Eta C2 mailako azterketa prestatzeko, bi taldetan dago tokia: astearte-ostegun 09:00-12:00; eta astelehen-asteazken 16:30-19:30. Izena emateko edo informazio gehiagorako, deitu 607 592 864 telefonora, edo idatzi hernani@aek.eus helbidera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!