Tilos 7 Pasan, faboritoak aurrera

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 9a, 00:00

Lujanbio-Zabalegi eta Erdoziatarrak.

Datorren astean kanporaketa gehiago jokatuko dira aurreko astean euriagatik jardunaldi bat atzeratu eta gero.

Tilos 7 Pasa txapelketako kanporaketak jokatzen ari da lau maila ezberdinetan eta aste honetan faborito nagusiek aurrera egin dute, nahiz eta ezustekoren bat ere egon den. Euriaren ondorioz astearteko jardunaldia bertan behera geratu zen.

Astelehenean bigarren mailako hiru partidu jokatu ziren eta Paulo-Xuban bikoteak 22-12 irabazi zuten Letamendia eta Etxeberriaren kontra. Bigarren partiduan, Murillo eta Berriok 22-13 gainditu zituzten Lizeaga eta Gurutzeaga; eta hirugarren partiduan, Arkaitz eta Urtzik 22-17 gainditu zituzten Beloki eta Eskudero.

Asteazkenean txapelketa herrikoieko beste hiru partidu jokatu ziren. Amondarain eta Lujanbio lehengusuek Otxando eta Muñoa 22-17 gainditu zituzten, finalerdietarako txartela lortuz. Lujanbio eta Zabalegik ere aurrera egin zuten Erdoziatarrak 22-15 kanporatu eta gero. Ostegunean, lehenengo mailan, Loidi eta Luixak irabazi zuten, 22-17, Arriaga eta Zabalaren kontra eta finalerdietara sailkatu dira.

 

Mallabian partidu haundia Irazustabarrena eta Arrietak

Gaur Euskal Herriko Elite Mailako Txapelketan partidu ikusgarria jokatuko da, Mallabian, 17:00etatik aurrera hasiko den jaialdian. Bigarren partiduan, Irazustabarrena eta Arrieta hernaniarrek urdinez, Martin eta Saezen kontra jokatuko dute. Lau palista onenen arteko partidua izango da. Bestetik, gaur goizeko 10:00etan hasita, kiroldegian bi partidu izango dira Hernani eta Su-Berriren artean nagusien mailan.­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!