'Chavales' asteartera arte eta 'Raya y el último dragón', gaur eta bihar, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 9a, 00:00

Pilar eguneko zubiaren ondorioz zinea bost egunetan eskainiko da Biterin. Atzo hasi zen Chavales pelikula eskaintzen eta hurrengo lau egunetan ere proiektatuko da Biterin. Gaur 19:30etan eta 22:30etan eskainiko da; bihar 19:30etan; astelehenean, ikuslearen egunean 16:30etan; eta urriaren 12an ere bai 19:30etan. Umeentzako Raya y el último dragón eskainiko da gaur eta bihar 16:30etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!