'Tápies Zabalagan' erakusketaren katalogoa aurkeztuko da, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 9a, 00:00

Hainbat jarduera egingo dira adin guztietako jendearentzat; Meditazioa Tàpiesekin eta brunch eta gazteentzako Dzanga, besteak beste.

Joan den hilabetean inauguratu zen udazkeneko programazioa Chillida Lekun, eta urrian publiko guztientzako jardueren eskaintzarekin jarraitzen du. Hilabete honetako proposamenen artean, Tàpies Zabalagan aldi baterako erakusketak garrantzi berezia du; horren inguruan behaketa, sorkuntza, ekintza eta meditazio jarduerak egingo dira. Sarrerak museoaren web orrian daude salgai: www.museochillidaleku.com.

Ostegunean, Zabalaga baserrian aurkeztu zen Tàpies Zabalagan aldi baterako erakusketaren katalogoa, doako hitzaldi batean. Lourdes Cirlot eta Núria Homs-en eskutik.

Gaur, goizeko 09:30etatik 10:30etara Artea eta ongizatea - Meditazioa Tàpiesekin + brunch Lurra Cafe-n izango da Silvia Hoyos, yoga irakaslearekin.

Esperimentazio artistikoko tailerra - Basoan ere egingo da Nagore Legarretarekin azaroaren 4an, abenduaren 2an eta abenduaren 16an, ostegunean aurreneko saioa izan eta gero. 17:00etatik 19:00etara da doan, 16 eta 23 urte bitartekoentzat.

Sei saiotan, Mugimendu eta sorkuntz tailerra, Dzanga mugitu zaitez! eskainiko du Elene Carreto dantzariak. Larunbatetan (urriaren 30ean, azaroaren 13an, abenduaren 4an, urtarrilaren 15ean, otsailaren 12an eta martxoaren 13an), 09:30etatik 13:30etara, izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!