Neurrien murrizketa aitzakia, Bakailu Asteaz gozatzeko!

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 9a, 00:00

Aste honetan eman zaio hasiera Hernanin hain ezaguna eta maitatua den Bakailu Asteari. Eta gezurra badirudi ere, Osasun larrialdia amaitutzat eman zuen Eusko Juarlaritzak. Hau kontutan izanik Berriak Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak dio pozez daudela,  «normaltasunera itzultzeak poza ematen digu, eta are gehiago Bakailu Astean». Berriak elkarteak azaldu du, Bakailu astea oso garrantzitsua dela Hernanin; «komertzioentzat, tabernentzat eta herritarrentzat». Ostegunetik aurrera, bertan behera geratu dira Covid-19aren kontrako neurri gehienak, eta horrek ondorio positiboak ekarriko dituela dio Berriak herriko merkatari eta ostalari elkarteak; «Bakailu Astean, ederki gozatzeko aukera izango dugu, gure gertukoekin harremantzen, herriko arraina jaten, eta azken urteetan faltan bota dugun giro paregabeaz gozatzen».

Nahiz eta Covid-19aren neurri gehienak bertan behera gelditu, Berriak elkarteak, argi dauka, gure artean zaindu behar garela, eta oraindik ere, hainbat gunetan musukoaren erabilera beharrezkoa dela. Halaber, honakoa gaineratu du: «urte gogor eta ilun hauen ostean, argi apur bat dator, eta kaleetan nabarmentzen da, jendearen irribarreak itzuli dira, eta Hernaniko Kaxkora berriro ere bizitza itzuli da. Beraz goazen Bakailu Asteaz, behar den bezala gozatzera, elkar zainduz!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!