Plazako estankoan Paz Tronff-en pinturak, ikusgai

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 8a, 00:00
Paz Tronff, koadroen aurrean.

Erakusketa jarri du Paz Tronff artista hernaniarrak, Plazako estankoan. Paz, Donostiako Antiguako auzoan jaio eta 80garren hamarkadan etorri zen Hernanira. Berak egindako zortzi koadro abstraktu eta koloretsu daude ikusgai, bertan. Lehenago, Biterin ere jarri izan ditu erakusketak Tronffek, beste zenbait artistarekin batera. Plaza Feministan ere erakusketa jartzea gustatuko litzaioke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!