Hileko bigarren larunbata izanda, bi azokak jarriko dituzte bihar Plaza Berrin eta Urbietan

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 8a, 00:00
Behemendiko Azokan denetarik aurkitu daiteke.

Behemendiren Azoka Ibiltarian 09:30etatik 14:30etara salduko dituzte bertako produktuak: frutak, barazkiak, arrautza, gaztak, ogia...

Hileko bigarren larunbatetan gertatzen den bezala, bihar Hernanin bi azoka jarriko dira. Plaza Berrin izango da, ohi bezala, Behemendiren Azoka Ibiltaria. Goizeko 09:30etatik 14:30etara egongo dira, ber­ta­ko produktuak eskainiko di­tuz­ten postuak.

Denetik izan­go da bertan: Hernaniko Zabalo-enea base­rri­ko frutak, Urnie­tako Goi­bu­ru pateak eta Latxe base­rriko barazki eta arrau­tzak, Errenteriako Aparola ba­se­rri­ko babarrunak eta gaz­tak, Lis­torretako lore eta lan­da­re­ak, Oiartzungo Arditu­rri­ko ogia, Mahalaren gazta, jo­gurt eta txerrikiak, Getariako Ez­kur­txe­rri baserriko txerri­ki­ak, eta Mañekoren tarta, pastel, ma­da­lena edota erroskillak.

Urbietan kalean Bigarren Eskuko Azoka

Urbieta kalean, berriz, Biga­rren Eskuko Azoka jarriko du­te, 10:30etatik 13:30etara. Mota guztietako berrerabiltzeko gauzak izango di­ra, beste behin herritarren eskura.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!