«Segi dezagun euskerazko liburuak ekoizten eta irakurtzen!»

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 7a, 00:00

Haur zein heldu, denak ibili ziren postuz postu Liburu Azokan, egun osoan zehar.

Joan den larunbatean izan zen Hernaniko Liburu Azoka aurrenekoz, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, Hitz Andana jaialdiaren barruan. Eta jende asko gerturatu zen, 12 argitaletxe eta ekoizlek jarritako postuetara, liburu aurkezpenetara eta emanaldietara. Eta bizitako egunarekin pozik, eskerrak eman nahi izan dizkie Doberak denei: «mila mila esker bertaratu zareten guztioi, egitaraua osatzen lagundu diguzuenoi (Udal teknikari eta langileoi, Gorka Olazabali, liburuaren aurkezpena egin duzuenoi, Hernaniko Kale Literatura taldeari, Sorgina Txirulinari...), eta bereziki 12 argitaletxe eta ekoizleei; zuengatik ez balitz, ez genukeelako izango Azoka ospatzeko aukerarik. Segi dezagun euskerazko liburuak ekoizten eta irakurtzen!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!