Sagardo Eguna bihar, Txantxangorri elkartean

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 7a, 00:00

60 lagunek eman dute izena, parte hartzeko. Bestalde, ehiza postuen zozketei ekin die elkarteak, egunero iluntzeko 20:00etan. 

Hitzordu berezia jarri du Txantxangorri elkarteak, bihar iluntzerako: Sagardo Egu­na ospatuko dute, Euskal Sagardoaren babes eta laguntzarekin, elkartean bertan. Hain justu, Euskal Sagardoaren arduradunen hitzaldi batekin hasiko dute ospakizuna, eta ondoren, Jatorri Izendapena duten sagardoekin egingo dute dastaketa, afari batekin borobilduko dutena. 60 lagunek eman dute izena, parte hartzeko.


Bestalde, Txantxangorrik ja­kinarazi du, dagoeneko ekin dio­la ehiza postuen zozketak egiteari, udazkenean sartzearekin batera. Aritzmendi-Altzea, Larre Gain-Akola eta Azketako postuak zozketatzen dituzte egunero, iluntzeko 20:00etan; eta orduan banatzen dituzte txartelak. Beraz, bazkideek 20:00ak arte eman dezakete izena egunero, elkartean bertan, zozketan parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!