Bilera gaur, Tokiko Gobernu Batzarrak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 7a, 00:00

Ohiko bilera izango du gaur, Hernaniko Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 09:00etan. Lantzeko gaien artean daude honakoak: Hernaniko Musika Eskola eraikitzeko proiektua exekutatzeko obra kontratuaren esleipena; Artetik elkartearen kontratuaren luzapena; Sagastialde auzoko beheko solairuko lokal bat etxebizitza bilakatzeko kontsulta; Eziago poligonoko 2garren zenbakiko pabiloiko beheko solairuan hondakin arriskutsuen kudeaketa eta biltegiratzen jarduera; eta Euronet 50/50 Max proiektua aurrera eramateko hitzarmenak izapidetzeari buruzko txostena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!