Jaietara gerturatu zirenei, eskerrak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 7a, 00:00

Aurreko ostiralean eta larunbatean ospatu zituzten Zelabide auzoko jaiak. Herritar ugari bertaratu ziren bi egunetan, eta Auzo Elkarteko festen batzordetik, eskerrak eman nahi izan dizkiete, gerturatu ziren guztiei, «zuen partehartzeagatik». Eta bereziki, eskertu nahi izan dute kolaboratzaileen laguntza: «zuek gabe, ezingo genituzkeen jaiak ospatu», adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!