Kontzertuak 31n, BazkiZopa elkarte berriaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 7a, 00:00

BazkiZopa soinu eta kultura libre elkartea sortu dute aurten, Hernanin; eta urriaren 31rako, hitzordu berezia jarri dute: musika jaialdia antolatu dute, Karobieta parkeko kioskoan. Bertan ariko dira, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Trio do Portu, Ainhoa Larrañaga eta Zarzaparrilla taldea. Doakoa izango da sarrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!