Bi ikastaro berezi nerabeentzat, Karla Ferreño eta Jon Arangurenekin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 6a, 00:00

Karla Ferreño

'Gorputz adierazpena' eta 'Ezinezko bidaien koadernoa' eskainiko dute, datorren astean hasita. Izenematea zabalik dago, etzi arte.

HERNANI  GAZTERIA

Bi ikastaro berezi egiteko aukera izango dute nerabeek, datorren astean hasita, Biterin. Hernaniko sortzaileek gidatuko dituzte horiek, Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Sailak bultzatuta. Izan ere, herriko gazte sortzaileei luzatu zien gonbitea, ikastaroak diseinatu eta martxan jartzeko; eta aurkeztutako lau egitasmoetatik, bi jarriko dituzte martxan, urritik abendura.

Gorputz adierazpena izango da abiatzen aurrenekoa, Karla Ferreñoren eskutik. Urriaren 11n hasita, astelehenero izango dira saioak, 17:00etatik 18:30etara, abenduaren 20ra arte. Antzerki dinamikak erabiliko ditu Fe­rreñok, «oso baliagarriak» dire­lako «gorputza askatu eta nera­beentzat espazio bat sortzeko, non, eurei ateratzen zaiena adie­raziz, inongo epaiketarik gabe, barruan dutena askatu, sen­timenduak adierazi, libre jolastu eta libre sentitzeko aukera sortzen den», nabarmendu du.

Bigarren ikastaroa asteazkenetan izango da, urriaren 13an hasita, abenduaren 15era arte. Ezinezko bidaien kaodernoa eskainiko du Jon Arangurenek, Asteazkenak Estudioko kideak. 17:00etatik 19:00etara izango da, eta «marrazketa bidezko bidaiaz gozatzeko aukera» izango dute nerabeek: munduko txoko ezberdinetara bidaiatu, edota existitzen ez diren lurraldeak arakatuko dituzte, irudimene­an sortzen diren horietatik leku berriak sortzeko. Horrela, teknika ezberdinak erabiliz, bidaia bat egitea proposatuko diete nerabeei ikastaroan, «lurraldeak, paisaiak, pertsonaiak, animaliak eta ohiturak ikertuz, hausnartuz edo irudikatuz».

 

Izenematea online, etzi arte

12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat izango dira bi ikastaroak; eta bietan, zabalik dago ize­na emateko epea. Ostiral honetara arte izango da aukera, apuntatzeko: internet bidez egin daiteke, labur.eus/uAuLj helbidean, formulario erraz bat beteta. Plaza kopurua mugatua da bi ikastaroetan, eta beraz, izena emandakoen kopuruak muga gaindituko balu, zozketa bidez erabakiko dute.

Gorputz adierazpena ikastaroko prezioa 18 eurokoa da hernaniarrentzat, eta 23 eurokoa kanpokoentzat. Eta Ezinezko bi­da­ien koadernoa, 20 euroan izan­­go dute hernaniarrek, eta 25 euroan kanpokoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!