Gaur hasiko dira bi tailer musikalak

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 5a, 00:00

Bi tailer antolatu ditu Kaxko elkarteak, ikasturte honetarako; eta gaur hasiko dira biak. Batetik, Erritmoa naiz esperientzia tailerra eskainiko dute Biterin, asteartero 11:45etatik 13:00etara. Eta bestetik, Soinu magikoak izeneko tailerra prestatu dute, 0-3 urteko haurrentzat, asteartero bi txandatan: aurrenekoa 10:00etatik 10:45etara, eta bigarrena 11:00etatik 11:45etara. Doakoak dira bi tailerrak, baina izena eman behar da aldez aurretik: 608 193 701 telefonoan, edota info@musikanaiz.com helbide elektronikoan. Informazio gehiago, musikanaiz.com webgunean dago eskuragarri. Gaur hasi, eta ekainaren 14ra arte luzatuko dira bi tailerrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!