'Almanya'-k emango dio hasiera Migrazinemari

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 4a, 00:00

Amherrek antolatuta etzi eskainiko da 18:30etan lehenengo pelikula eta hurrengo hiru asteazkeneetan beste hiru filma. 

Migrazinema zinema zikloa etzi asteazkenean hasiko da, Amherrek antolatua, zazpi saiorekin. Lehenengo lauak, jende guztiarentzat irekiak izango dira, urriko asteazkenetan, 18:30etan Biteri Kultur Etxean. Beste hiru saioak, publiko berezi bati zuzenduta egongo dira; saio bat emakumeentzat, beste bat gazteentzat eta bestea pertsona nagusientzat. Horien berri oraindik ez da eman. 


Amherrek antolatuta, doan eskaintzen dira pelikulak eta etzi, lehenengo proiekzioa Almanya izango da. 


Komedia alemaniarra da, 2011koa eta Yasemin Şamdereli alemaniar zinema zuzendariak zuzendua. Filma Berlingo 61. nazioarteko zinema jaialdian estreinatu zen eta Deutscher Filmpreis 2011 irabazi zuen gidoi Onenaren eta Film Onenaren sailetan.


Tragikomediak Alemanian gonbidatutako turkiar langile ohien eta haien ondorengoen nortasuna eta kide izatea dramatizatzen ditu. 2011ko laugarren film arrakastatsuena izan zen Alemanian 1,5 milioi ikuslerekin.


Urriaren 13an,  París a toda costa; urriaren 20an, Retorno a Hansala; eta, urriaren 27an, The Farewell eskainiko dira

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!