Ikuslearen eguna gaur, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2021ko urr. 4a, 00:00

Zinea bueltatu da Biterira ohiko saio eta ordutegietan eta horrek esan nahi du gaur ikuslearen eguna dela Biteri Kultur Etxean. Nora pelikula eskainiko da, 16:30etatik aurrera, eta sarrera murriztua izaten da egun honetan, 3 euro. Ostiralean hasi ziren saioak eta hiru egunetan luzatu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!